azken albisteak

Kanariak, deskolonizatzear dagoen azken Afrikar herria

Eskutitz eredu honen bitartez Nazio Batuen Erakundeari Kanariar herriaren eskubideak defendatzea eskatzen zaio, "afrikar uhartedia espainiar armada koloniarrak militarki okupatzen duelako". Testu hau bitxikeria bat besterik ez da, baina egia da kanariarrek berien hizkuntza eta kultura gehiena galdu dutela eta espainiar estatuko hedabideetan inoiz agertzen ez badira ere, han abertzaleak badirela. Gora Afrika askatuta!

ANVren udal taldea desegin du Zizur Nagusiko alkateak

Zizur nagusiko alketak ANVren udal taldea desegiteko dekretua sinatu du. Alkateak (NaBai) azpimarratu duenez, Auzitegi Nazionalaren agindua bete baino ez du egin; izan ere, berak "ez du ezer kentzen, ez jartzen, ez asmatzen".

Inaki de Juana kalean da (argazkiak)

Inaki de Juana kalean... argazkiak.

Basagoitik AHTaren aurka daudenak "lau anormal" direla esan du

EAEko PPko lehendakari berriak, Antonio Basagoitik, AHTaren aldeko manifestazio batetarako dei egin die gainontzeko alderdiei. Basagoitiren arabera bere proposamena euskal gizartea "AHTaren eta etorkizunaren aurka dauden lau anormalen" kontra matxinatzearen beharretik dator.

Ipurbeltz aldizkaria argitaratzeari utzi diote

Haurrentzako komiki aldizkari ezaguna argitaratzeari utzi dio Erein argitaletxeak, 1977az geroztik, 31 urtez, euskarazko haur komikigintzan erreferentzia ezinbestekoa izan ondoren. Azken zenbakia iritsi berri da kalera: 362.a.

Bizkaian azken atxilotuek torturak direla eta salaketa jarri dute

Ustez ETArekin lotuta azken astean atxilotutako guztiek torturak (kolpeak, mehatxuak, "poltsa",...) salatu zituzte Garzon epailearen aurrean. Ohi denez ikerketarik ez denez abiatu, libre ateratakoetatik bik salaketa jarri dute gaur, eta besteek salaketa jartzeko asmoa adierazi dute. Torturaren Aurkako Taldearekin batera "Gazronen protokoloak" tortura ahalbidetzen duela salatu dute.

J. C. Moreno Cabrerak: "Elebitasunaren arazo asko politikoak dira"

"Hizkuntza espainiarrak" goiburu duen iritzi artikulu honetan, Juan Carlos Morenok hainbat kontzepturi buruz dihardu, batez ere gaztelania/espainiera vs. "Espainiako beste hizkuntzak" auzia. Ondorioa borobila da: "Elebitasunaren arazo asko, funtsean, politikoak dira, hizkuntza esamolde eta kontzeptuekin itxuratzen eta ezkutatzen saiatu arren". Berria-ko itzulpena laburturik dagoenez, hona hemen artikulu osoaren esteka (erdaraz). http://blogs.publico.es/dominiopublico/676/lenguas-espanolas/

Fiskaltzak Batasunaren aurkako aferan prozesaturiko 40 abertzale epaitzea eskatu du

Vicente González Mora Audientzi Nazionaleko fiskalak ahozko epaiketa zabaltzeko eskatu zuen atzo 40 euskal hiritarren aurka Batasunako buruak izatea leporatuz, 35/02 sumarioan prozesatuak daudelarik.

[es] Musika talde bat zentsuratu dute The Juana Chaos deitzeagatik

Alacanteko (Katalan Herriak) Novelda herriko Raïm jaialdian jo behar zuen The Juana Chaos musika taldearen emanaldia bertan behera utzi dute, taldearen izena "terrorismoaren apologia" izan daitekeelako. Taldea herriko gazteek osatzen dute. Dirudienez, Rosa Diezen UPyD alderdiak hasi du taldearen aurkako kanpaina: [http://www.abc.es/20080729/valencia-valencia/grupo-llamado-juana-chaos-20080729.html].

Guggenheimeko finantza zuzendari ohiak beste 62.237 euro lapurtu zituen zantzuak daude

Bilboko museoak agindutako auditoria batek "zantzu argiak" aurkitu ditu Roberto Zearsolo akusatzeko. Apirilean jakin zen 486.979 ostu zituela.

Falangek mehatxuak margotu ditu Iñaki de Juanaren neskalagunaren etxean (GAZT)

Falangeren sinboloaz sinatutako hainbat pintada agertu dira Iñaki de Juanaren neskalagunak Donostiako Amara auzoan duen etxeko portalean. Gogoratzekoa da azken asteotan El Mundo egunkariak pisu honen kokaleku zehatza argitaratzen aritu dela; albiste honetan bertan, zirkulu batez seinalatu dute pisua.

Errepublikaren eguna Donostian (bideoa)

1181ean Izurun Donostiako hiritarrei, erregina eta errege nabarrek eman zizkiguten hiri foruak eta ez dugu ahaztu nahi, gure hizkuntza gorria, gaztelu zaharrak, erresuma, errepublika eta preso azal gorriak ahazten ez ditugun bezala. Independentzia eta konkista ez ditugu ahaztuako. Ospa dezagun Errepublikaren eta independentziaren eguna.

Arrasateko alkatea baldintzapean libre uztea erabaki du Pedraz epaileak

30.000 euroko bermea ordaindu beharko du Ino Galparsorok. Fiskaltzak eskatuta hartu du erabakia Pedrazek. Garzonek apirilean espetxera bidali zuen Arrasateko alkatea, EAE-ANVren jarduerak eteteko agindua urratu izana eta desobedientzia delitua leporatuta.

Euskal presoak kalera, denok hondartzetara

Atzoko hondartzetako argazki batzuk, eguraldi ona, hondartzak lepo beteta eta eguerdi aldean pankarta batzuk... euskal presoak hondartzetara!

Lehergailu bat zartarazi dute A-8aren lanetan, Orio parean

Eztandak obretako lau auto eta sei kaseta kaltetu ditu. Bart izan da erasoa, eta goizeko zazpietan ohartu dira. Barne sailak ETAri egotzio dio atentatuaren ardura. http://www.gara.net/azkenak/07/88884/es/La-explosion-una-bomba-causa-importantes-danos-obras-AP-8-Orio
« aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 ... 199 » hurrengoa

Laguntza  |  kodea: lizentzia, jaitsi  |  irudien lizentzia   |  Kontaktua: kontaktua(a bildua)zabaldu.com Baliozko XHTML 1.0 Transitional kodea    Baliozko CSS kodea!   [Baliozko RSSa]